XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Gurutzea itsuen argi,
gosetuen asegarri.
Gurutzea salbamen-harri,
egarrituen iturri. R/.

51. (50.) salmoa

Garizumako ostiralak otoitz- eta penitentzi egun bereziak izan ohi dira.

Batez ere, Ostiral Santuko Jesusen gurutzeko heriotzaren oroimenean.

Horregatik, salmo honen bidez gure bekatua gogoratu eta aitortzen dugu, baina era berean Jainkoaren maitasunaren eta barkamenaren poza berritzen dugu gure bihotzetan.

Bekatariak Jainkoaren bihotz onean du itxaropena, eta Haren errukia eta bihotz-zabaltasuna kantatzen ditu eta eskertzen.

Salbamenaren poza eman diezagula eta bere Espirituaren arnasaz gure barruan bizi berria sor dezala eskatzen diogu Jaunari.

Eta, esker onean jarraituz, Jainkoaren maitasunaren berri emango dugu munduaren erdian.

Ant. Zuk eman, Jauna, arnas berri; sortu niregan bihotz garbi.